Hitzordüetako lanaldiak.

Maitena Silviet-Carricart-en erreflexologia langela : lanaldien prezioa. Ene lan gelan hartzen düt edo zure etxeala horra niz. Oren batetako lanaldia da.

Tableau des tarifs de réflexologie plantaire.
Séance(s) Cabinet Domicile
Cabinet Domicile
1 séance de réflexologie plantaire 35 € 40 €
Forfait 5 séances de réflexologie plantaire 170 € 190 €
Forfait 12 séances de réflexologie plantaire 400 € 460 €

Hoineko erreflexologia lanaldi bat nola doa ?

Lehen lehenik jakin behar da hoineko erreflexologia lanaldi batek oren bat iraüten düala. Ontsa hatsartüko düzün oren bat. Lehen lanaldia hasi beno lehen, bürüz düdan jentearen ezagütza eginen düt, bereziki hoineko erreflexologiaren terapiaren haütatzera pusatü düen arazoen berri galteginen deiot.

Kaidera lüze batetan igeian jarririk, bürünegi baten gainen eta korpitza estalgi batekin tapatürik, lehen lanaldian zure hoinak ontsa izatearen helbürü izanen dira

Lehenik, zure hoinen honkitzen hasiko niz, haien ezagützaren egiteko ( hika, mikomin, erdiküra, zauri...) eta mugimentü goxo zonbaitekin laxüan ezariko dütüt.

Gero, hoin bakotxean hoineko erreflexologiaren egiten hasiko niz, batetik besteala. Jente bakotxarekin sendabide orokor bat jarraikitzen düt, balitekeen nahasdüren ezagützeko eta izartzeko gisan. Bide hortan, hoineko zati desderdinen üngürüa egiten düt : hatsartzea, gerleak, bihotz-odolhodiak, erxeak, zainak, pixa, hümekatzea eta endokrina. Jenteen egürükantxen arabera, korpitzeko zatier lotürik diren hoinetako erreflexa güneak oro lantzen dütüt.

Bigerren aldian, ageriko nahasdürak lantzen dütüt eta kasü lüze eta berezi bat egiten düt bizkarezürrari, jente hanitxentako zinez sendikorra beit da. Bestalde, pixa sisteman berriz igaiten niz, lanaldi ondokoaren aisatzeko.

Eta azkenean, hur godalet bat, kafe bat edo te nütena bat eskentzen düt ene beharrünantari eta lanaldiaz bere sendipenaren jakitera abiatzen niz.

Zonbat hoineko erreflexologia lanaldi behar da ote ?

Jente bakotxaren nahasdüren arabera da, zeren eta nahasdüra zahar eta arraheinek kasü haboro galtegiten düe eta lanaldien herroka lüzatzen ahal da. Lehen aldian, aste bat edo bitan eta arte arraheineko 3 lanaldi gomendatzen düt. Nahasdüra berri eta zorrotz bat lanaldi batetan eztitürik da. Ondotik, ene beharrünanter hilabetean lanaldi bat proposatzen düt, hel litakean nahasdüretaz axolbetzeko üsütarzün hona beit da.