Maule-Lextarren eta üngürünetan, Maitena Silviet-Carricart hoineko erreflexologoa da.


Maitena Silviet-Carricart hoineko erreflexologoa da, Maule-Lextarren, Eüskal Herrian, Xiberoan, Donapaleü, Donibane Garazi, Atarratze eta Oloronerik hüilan eta bere günean honki jin egiten deizü. Urte zonbait hontan hoineko erreflexologia egiten düt, ene langela Müskildin da, Baxenafarroa eta Xiberoaren arteko Oxkaxeko lepoaren zolan.

Hoineko erreflexologiako formakuntza jarraiki düt (Eunice Ingham-ek eraiki nazioarteko erreflexologia institutoan) eta 2008an diploma ardietsi düt Auriac sur Vendelle (31) herrian. Xiberoan, Eüskal Herrian, ene lanbidearen sortzea erabaki düt.

Hoineko erreflexologiak zure korpitzeko sistemen hokian ezarten lagüntzen dü. Zure hoineko arte bakotxaren zapatzez gaüzatzen da. Tirandüren eta pozukien hüstea baiezten dü, laxatzea eta hokian ezartea aisatzen. Zure minen arintzeko eta hobeki senditzeko lagüngarri da.

Zoin nahi gisako eta adineko jenteentako antolatürik da eta nahasdüra zonbait hoineko erreflexologiarekin artatzen ahal da. Halere, ez dü bedezi baten sendabidearen leküa hartzen, haren osogarri bezala senditzen ahal da. Hoineko erreflexologak ez dü traza ikertzerik egiten. Zure bedeziaren sendabideen jarraikitzea beharrezko ikusten düt.

Erreflexologiak arintzen dütü erreüstarzüna, estreza, ezinedena, esmeria, bizkar mina, ziatika, errainetako mina, bürüko mina, logabea, sinusita, liseitzeko traba, gogorreria, odoltinkaldi, akidüra, bürüngürü, asma, belar marranta, giñarre tinkadüra, menopause, psoriasis, prostata...

Hoineko erreflexologia Eüskal Herrian.

réflexologie plantaireErreflexologia sendabide zaharra da. Aspalditik ezagützen da laxatzeko ekintza bezala. Lehen ürratsak Egipta zaharrean ezarten dira : korpitzeko zatien eta hoinen artean ba omen da lotürarik.

Hoineko erreflexa zatietan behatzarekin zapatzez egarten da, sendikor zatien edireiteko gisan. Erreflexologiak zure korpitza eritarzünari oldartzen lagüntzen dü eta sofrimen hanitx arintzen dü. Zainindarraren, odol kurritzearen eta agoinüaren pitzgarri hona da. Erreflexologia aldi batek oren bat iraüten dü. Lanean oliorik edo kremarik ez düt erabilten, ene erien senditzeko ahalmena düt baliatzen bereziki ene behatzena.

Erreflexologiaz haboro jakin nahian balin bazira, güne hontako ostoen ikustera kümitatzen zütüt. Erreflexologia aldiak egiten dütüt astean egün oroz, neskenegünean ere bai.

Xehetarzün habororen ardiesteko edo hitzordü baten hartzeko edo hoineko erreflexologia aldi zonbaiten eskentzeko, enekin harremanetan sar zite düdarik gabe.

Facebook : https://www.facebook.com/maitena.silvietcarricart