Nor niz ?

Nor niz ?

Ene sortzeaz geroz Eüskal Herriko Muskildi herrian bizi niz, bere espartina eta bestentako famatürik den Maule Lextarren ondoan. Baserri mündüan düt bizileküa, Pirineo mendi maxelen zolan, Konpostelako erromesen bidean, Donapaleü, Donibane Garazi eta Oloronerik hüilan.

Jenteekin harremanetan jartea betik gustükoa üken düt eta osagarri sailean lan egiteko nahi handia jarraiki düt arraheinki eta sail hortan ene jakitateen ekarteko xedea ba düt. Horrek naü ekarri hoineko erreflexologiaren ikastera.

2008ko üdan hoineko erreflexologiako diploma baten esküalatzea haütatü düt, Aurillac sur Vendinelle (31) herrian eta ardietsi düt (nazioarteko erreflexologia institutoko 8316 zonbakiko diploma). Hoineko erreflexologia pasione bat bezala düt eta horren ondoan adineko jenteen lagüntzale bezala lan egiten düt, ene süstengü osoa ekarriz. Erreflexologia ontsa izateko eta laxatzeko ütürri bat da.

Zertako hoineko erreflexologia haütatü düt ?


Libürü hanitx irakurri düt : « Massage réflexe des pied » ( JP Krasensky. Ed Dangles 1987), « La réflexologie »( Denise Whichello-Brown, Ed Les publications Modus, 2001), « meilleure santé par la réflexologie des pieds » (Dwight C. Byers, Ingham Publishing, 1988), « Manuel approfondi de Réflexologie plantaire» ( Mireille Meunier, ed. Guy Trédaniel, 2006), « L'énergétique Chinoise appliquée à la réflexologie plantaire» ( Mireille Meunier, ed. Guy Trédaniel, 2007). Eta horiek erreflexologiaren pratikatzeko ene funtsezko gogoa azkartü deitadee, ene lanbidearen eraikitzeko jenteen zerbütxüan.

Hoineko erreflexologiak eni ekarten deitadan pasionea eta gozamena jenteer nasaiki emaiteko nahi handia badüt. Nahasdüretaz sofritzen düen jenteen biziaren hobetzea da ene helbürüa, beti bedezien errekeitüen gehigarri bezala.

Muskildiko langelan edo zure etxeala jinik artatzen zütüdalarik, ene lanaldia üngürümen kalme eta laxü batetan igaiten da, jente harremana aitzinean ezarten düt eta beha egoiten niz. Hoineko erreflexologia lanaldia da lehen lehenik zuretako momentü goxo baten hartzea, laxatze aldi bat izanik edo sinpleki, ontsa izateko ixtant bat, « zen » egoiteko gisan.